Francesco De Sanctis Italiar kritikaria (Morra Irpina, 1817ko martxoaren 28a - Napoli, 1883ko abenduaren 29a). 1848an borboitarren aurka jarduteagatik atxilotu egin zuten, eta hiru urtez egon zen espetxean (1850-1853). Piemonten eta Zurichen Danteri buruzko ikastaroak eman ondoren, Napolira itzuli zen 1860an. Hezkuntza-ministro izan zen 1861-1862 eta 1879-1881 urteetan. Eraberritze sakonak egin zituen unibertsitatean. Aipagarri da Storia della letteratura italiana (Italiako literaturaren historia, 1869-1871).